Argazkia: iStock

EKONOMIA

Udarako oporren batez besteko gastua igo egin da Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan

Gora egin du udarako oporretan Araba, Bizkaia eta Gipuzkoakoarrek egindako gastua aurten. Observatorio Cetelemek egindako ikerketaren arabera, iaz baino %21 gehiago gastatu da batez beste, 1.354 euro, hain zuzen.

Espainiar estatu osoan egindako inkesta batean oinarritzen da ikerketa. Hala, EAEko %34,4ak iaz baino gutxiago gastatu duela adierazi du, %40ak gastu iazko gastu bera egin duela eta %25,6k aldiz, gehiago gastatu duela.

Era berean, gehienek Espainiara bidaiatzeko hautua egin dute, eta horietatik %38,9k hoteletan egin dute lo. Beste %23,3 familia edo lagunen etxeetan egon dira eta %11,1, berriz, landetxeetan.

Jarduerei dagokionez, inkestaren arabera, erosketak egitea izan da gehiengoak egin duena. %70k jatetxeetara joatea ere erantzun du eta kultura arloko bisitak, berriz, %41,1k egin dituzte.