Xabier Sagredo Ormazak jasoko du 2024ko Ekonomistak Saria
Ekonomisten Euskal Elkargoak eskainitako saria urriaren 15ean jasoko du Bilboko EHUko Bizkaia Aretoan, 19:00etan, BBK Fundazioko presidente exekutiboak
Xabier Sagredo Ormaza BBK fundazioko presidente exekutiboak jasoko du 2024ko Ekonomistak Saria, gizarte ongizateari eta Kutxabanken lurralde errotze prozesuari egindako ekarpenagatik. Sagredoren laguntzari esker, BBKak ingurumenarekiko duen konpromisoa indartu du finantza-berrikuntza konbinatuta ikuspegi arduratsu eta jasangarriarekin. Juan Echegoien Echevarria artistak egingo dio sariaren entrega urriaren 15ean, 19:00etan, Bilboko UPV/EHUko Bizkaia Aretoan.
BBK fundazioaren eraldaketa integralaren buru izan da Sagredo, eta lehiakortasun jasangarriaren ereduan oinarritu da horretarako. Berrikuntzaren, teknologiaren eta talentuaren aldeko apustua egingo duen bidezko lehiakortasuna, eta betiere, gizarte, ingurumen eta gobernantza irizpideak errespetatzen dituena. Gaur egun BBK da enpresa inbertsiorako ahalmen handiena duen Espainiako estatuko erakundea.
Ekonomia eta enpresa zientzietan lizentziatu, finantza arloan espezializatu eta hainbat graduondokorekin, 25 urte baino gehiagoko esperientzia exekutiboa du finantzen, energiaren eta iraunkortasunaren arloetan. Biocruces Osasun Ikerketa Institutuko, Bilboko Arte Ederren Museoko eta Guggenheim Bilbao Museoaren Fundazioko patroia ere bada.
Ekonomisten Euskal Elkargoak ematen duen Ekonomistak Sariaren helburua da EAEn ekonomia, enpresa ereduak edota gizarte garatzen laguntzen dutenak, eta enpresa, gizarte edo giza balioak sustatzen dituztenak saritzea eta jendaurrean aitortza egitea, izan pertsona indibidual, erakunde publiko edo pribatu.
2014an eman zen lehen aldiz saria, eta hainbat profesional saritu dira orduz geroztik, hala nola: Pedro Luis Uriarte Santamarina, Sara de la Rica Goiricelaya, Ibon Galarraga Gallastegui edo Gureak taldea, besteak beste.