Zabalik dago XIII. Ituna Jardunaldian izena emateko epea
Ekonomia Itunaren historia, legitimitatea eta autogobernua jorratuko dira Bilboko Bizkaia aretoan
XIII. Ituna Jardunaldia egingo da azaroaren 14an, Bilboko Bizkaia aretoan. Bertan, Ekonomia Itunaren gaineko hausnarketa egingo da, euskal sistema politikoan adostasuna nola lortu zen aztertuta. Ituna euskal politika-sistemaren berezitasuna den ala ez ere analizatuko da.
Jardunaldia 9:00etan hasiko da, eta hainbat hitzaldi eta mahai-inguru izango dira. Hitzaldiak Ekonomia Itunaren historia, legitimitate prozesua eta Kataluniako autogobernuaren finantzaketa sistemaren gaineko ikuspegiak jorratuko dituzte. Eguerdiko 12:00etan Euskal Autonomia Erkidegoko elite politikoen iritzia aztertuko duen inkesta bat ere aurkeztuko da.
Mahai-inguruan, EAJ, EH Bildu, PSE-EE, PP eta Elkarrekin Podemos alderdietako ordezkariek parte hartuko dute, eta moderatzailea Joseba Agirreazkuenaga (Ituna Agiritegia eta Historia Garaikideko Katedradun Emeritua) izango da. Jardunaldiaren itxiera Bizkaiko Ogasun eta Finantza foru diputatua den Itxaso Berrojalbizek egingo du.