Hondakinak jasotzearen kostu osoa zergen bidez bildu beharko da | Argazkia: iStock

EKONOMIA

Zaborraren tasa %80 haziko da Gasteizen 2025. urtean

Udal gobernuak eta EH Bilduk adostu berri dute %4 igotzea zerga tasak, orokorrean

Zerga tasen igoera orokorra izango da Gasteizen. Oro har, %4ko hazkundea egongo da zergetan 2025. urtean, udal gobernuak (EAJ-PSE) EH Bildurekin adostu eta gero %6,3ko igoera iragarri zuen udal gobernuak, eta %3,2koa koalizio abertzaleak, baina, azkenean, EAJ eta PSEk adostutakotik bi puntu jaitsi da zerga tasa.

Hala, igoera honako sailetan egingo da: TAOn, Ondasunen Higiezinen Gaineko Zergan, pasabideen prezioan, gizarte etxeetan, Mendizorrotza eta Gamarrako kirol guneetan, eta urtean zehar ordaintzen diren beste zerga eta prezio publiko batzuetan.

Aldaketa nabari bat azpimarratu beharra dago, ordea:  zaborraren tasa %80 haziko da. Izan ere, Espainiako Hondakinen Legearen ondorioz, udalak behartuta daude ordainketa sistema berri bat ezartzera 2025eko maiatza baino lehen. Sistema berri honen helburua da hondakinak jasotzearen kostu osoa zergen bidartez biltzea, eta, hala, hondakin gutxiago sortzea. Haatik, tasa aldatu egingo da errentaren eta etxebizitzaren azaleraren arabera.

Informazio gehiago Kutsatu duenak ordain dezalaren legea

Rocio Vitero EH Bilduren Gasteizko bozeramaileak gehitu du tasaren beherapena izango dutela 90 metrotik beherako etxeek. Orotara, horietako 57.000 etxebizitza daude Gasteizen. Kontrara, adierazi du 120 metro baino gehiago dituzten etxebizitzen kasuan zabor tasa altuagoa izango dela.