Argazkia: Bilboko portua

Energia

Bilboko Portuan sare elektrikoa gehitzeko 55 milioi euro erabiliko dira

Konektatu Europa funtsen eta Bilboko portuen funtsen bidez finantzatuko da egitasmoa

Bilboko portuko azpiegitura elektrifikatzeko baimena eman du Ministroen Kontseiluak. Hala, portuan dauden ontziak sarera konektatzea lortuko da. Garraio eta Mugikortasun Iraunkorreko Ministroak aurkeztu zuen egitasmoa BilbOPS proiektuaren barruan sartzen da, eta garatzeko 55.403.509,78 euro erabiliko dira.

Izan ere, Bilboko Portuaren helburu nagusietako bat da ontzien emisioak gutxitzea, 2050ean karbono egoera neutro baterako trantsizio energetikorako plana dela eta. Bide batez, portuko airearen kalitatea ere hobetu nahi dute.

Baina, horretarako, beharrezkoak dira hainbat azpiegitura, zeinak porturatuta dauden itsasontzien OPS (Onshore Power Supply) motor osagarriak itzaltzea ahalbidetuko duten. Eta, hala, portuan dauden bitartean konexio elektrikoa izango dute, eta murriztu egingo dira bai emisio kutsatzaileak, baita zarata ere. Eraikiko den azpiegitura osatzen dute, batetik, azpiestazio elektriko batek, eta, bestetik, banaketa-linea batzuek.

Proiektua finantzatzeko Konektatu Europa mekanismoak (CEF funtsak) eta portuko funts propioak erabiliko dira. Egitasmoarekin OPS sareak kontsumitzen duen energia lortzeko plaka fotovoltaikoak eta energia eolikoa erabiliko dira.