Argazkia: Arabako Foru Aldundia

Energia

Ekiola Mendialdea parkea eguzki energia ekoizten hasi da

Arraia-Maeztun dago energia parkea eta Ekiola kooperatibako bazkideak energia berriztagarriaz hornituko ditu

Ekiola Mendialdea eguzki energia sortzeko parkea martxan da, eta hasi da herritarrak energia berriztagarriaz hornitzen. Arraia-Maeztun sortu du instalakuntza Ekiola kooperatibak, eta argindarra ekoitzi eta kontsumitzeko erabiliko dute kooperatibako bazkideek.

Autohornikuntza bultzatu nahi du Ekiola kooperatibak, kanpo iturriekiko mendekotasuna murriztearren, eta energia berriztagarria sustatzeko. Arraia-Maeztukoaz gain, beste hamaika proiektu ditu martxan ekimen publiko-pribatu honek.

Arabako diputatu nagusiak Ramiro Gonzalezek eta Arantxa Tapiak Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailburuak inauguratu dute gaur eguzki parkea. Arabako Mendialdeko Kuadrillako lehendakaria Eduardo Ruiz de Loizaga, Arraia-Maeztuko alkatea Gemma Ramos, EEEko zuzendari nagusia Iñigo Ansola eta KREANeko sustapen zuzendaria Asier Etxabe ere bertan izan dira.

Arabako eguzki parkeak 1,50 MWp-ko gaitasuna du eta 3.000 plakaz osatua dago. Hala, urtean 2.118 MWh energia ekoitziko dela neurtu dute. Ekiola energiaren prezioa 31,56 euroko izango da MWh-ko lehen 25 urteetan.

Proiektu hau gauzatzeko 2,25 milioi euroko inbersio egin dute Ekiola kooperatibak, Arabako Foru Aldundiak, EEEk eta KREAN taldeak. "Mendialdea eskualdean 700 familia izatera irits daitekeen autokudeaketa-eredu hau, etorkizunean, Arabako gainerako Ekiolak martxan jarrita, lurralde osoan energia-kontsumo berde, berriztagarri eta 0 kilometrotik 4.200 Arabako familia izatera irits daiteke”, adierazi du Arabako diputatu nagusiak.