Eskoziako sare elektrikoa hobetzeko bi kontratu eskuratu ditu Elecnorrek
Syncons izeneko lau kondentsadore instalatuko ditu Eskoziako bi lantegietan. Kondentsadoreak Ingeteamek egingo ditu Euskal Herrian
Elecnor taldeak Erresuma Batuan duen IQA filialak bi kontratu izenpetu ditu Eskoziako sare elektrikoaren azpiegituran hainbat instalakuntza egiteko. Denera, 20 milioi librako (23,3 milioi euro) kontratua itxi du eta Syncons izeneko lau kondentsadore instalatuko ditu Eskoziako bi lantegietan.
Welsh Power energia enpresak esleitu dio enkargua Elecnorren filialari. Halaber, lau kondentsadoreen fabrikazioa Ingeteamek egingo du Euskal Herrian, bere Beasaingo lantegian, hain zuzen.
Caithness konderriko Thurso South eta Glasgow inguruko Neilston azpiestazio elektrikoentzako ekipoak izango dira, eta hauen sare elektrikoaren eraginkortasuna hobetuko dute.