Zuzendaritza batzordea, gaur, EICen | Argazkia: Hidrogenoaren Euskal Korridorea

Energia

Fagor Ederlan, Hidrogenoaren Euskal Korridoreko bazkide berri

Mikel Amundarain EEEko zuzendari nagusia izendatu du korridoreak presidenteorde

Hidrogenoaren Euskal Korridoreko Zuzendaritza Batzordea bildu da gaur korridorearen egoitza den EIC Energy Intelligence Centerren. Testuinguru horretan, bi berritasun nagusi iragarri ditu. Batetik, Fagor Ederlan korridorearen bazkide izango dela hemendik aurrera, inkorporazio horrekin 72 bazkide eta 54 proiektu elkartu gehituta. Bestetik, Mikel Amundarain Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiak hartuko duela presidenteorde kargua, Iñigo Ansolak izan duen kargu horri eutsita.

Korridorea garatzen hasi den proiektuen artean dago Abanto-Zierbenako Parke Teknologikoko hidrogenera, 2025erako prest izatea aurreikusten dena. Erregai sintetikoen lantegia eraikitzeko lanean ari da korridorea, eta ondo bidean 2026rako beste hidrogenera bat jarriko da martxan, kasu horretan Bilboko aireportuan.

Gainera, bide onetik joan daitekeen seinaleak jaso ditu korridoreak. Izan ere, Europar Batasunak martxan jarritako CHM hidrogeno garbiaren misioak mundu mailako hidrogeno bailarak identifikatu nahi izan ditu, eta 100 adibideetatik zortzi hautatu ditu, tartean Hidrogenoaren Euskal Korridorea. CHMren helburua da mundu mailako elkarlana sustatzea, baita eskala handiko hidrogenoari loturiko proiektu handiei buruzko informazio-plataforma izatea ere, energia grabiranzko trantsizioa ahalbidetzeko.