Iberdrolak instalatutako lehen aerosorgailua | Argazkia: Iberdrola

Energia

Iberdrola Baltic Eagle itsas parke eolikoa eraikitzen hasi da

2024aren amaieran parkea martxan jartzen denean, 475.000 etxeri energia berriztagarria emango die

Iberdrolak Baltic Eagle itsas parke eolikoko berrogeita hamar aerosorgailuetako lehena jarri du, Baltiko itsasoko Alemaniako uretan, konpainiak ostegun honetan prentsa-ohar baten bidez jakinarazi duenez.

Zehazki, parkeak, 2024aren amaieran martxan jartzen denean, 475.000 etxeri energia berriztagarria eskainiko die eta urtero 800.000 tona karbono dioxido atmosferara isurtzea saihestuko du. Horrek Alemaniako trantsizio energetikoan eta erregai fosilen independentzian lagunduko duela jakinarazi du energia konpainiak. 

Masdarrek eta Iberdrolak akordio estrategiko bat sinatu zuten 2023ko uztailean Baltic Eagle-n elkarrekin inbertitzeko. Nazio Batuen Erakundeak klima aldaketari buruzko 2023ko konferentzian, bi enpresek 15.000 milioi euroko akordio estrategiko gehigarri bat iragarri zuten, Alemania, Erresuma Batua eta Estatu Batuak bezalako merkatu garrantzitsuetan itsas eolikoaren eta hidrogeno berdearen proiektuak batera garatzea ebaluatzeko.