Jasangarriaren, Energia Garbien eta Ekodiseinuaren Jardunbide Egokien II. lehiaketa egin zen atzo Gasteizen | Argazkia: Arabako Foru Aldundia

ENPRESAK GAUR

A&B Laborategiak saria jaso du jasangarritasunaren aldeko praktika onengatik

Aldundiak aitortza egin die Gasteiz ON eta Estampaciones Rubi enpresek egindako lanari

A&B Laborategiak eta haren deskarbonizaziorako ekintza anitzeko metodologiak praktika onenaren saria irabazi du Arabako Foru Aldundiak sustatutako Industrializazio Jasangarriaren, Energia Garbien eta Ekodiseinuaren Jardunbide Egokien II. lehiaketan. Ahaldun nagusia den Ramiro Gonzálezek eman die saria, eta azpimarratu du "Araba lurralde aurreratua, lehiakorra, mundura irekia eta hazten ari dena” dela.

Saritutako proiektuak deskarbonizazioa errazteko ekodiseinuan oinarritutako metodologia garatu du, produktu baten bizi-ziklo osoa kontuan hartuz, ingurumen inpaktua murrizteko. Beste hainbat proiektu ere aurkeztu dira, eta aipamen berezia jaso dute Gasteiz ON eta Estampaciones Rubi enpresek.

Lehiaketa hau bi urtean behin egiten da, eta 2020an izan zen lehen edizioa. Lehiaketaren xedea da enpresek ingurumenarekiko jasangarriak diren praktikak garatzeko egin duten lana aitortzea. Irabazleak 5.000 euro jasoko ditu, bigarren sarituak 3.000 eta hirugarrenak 2.000.