Nafarroako Gobernuak galdetegi bat egin du absentismo laboralari aurre egiten saiatzeko
Industria eta Trantsizio Ekologiko eta Digital Enpresarialeko Departamentuak sortu du eta enpresei haien iritzia partekatzeko deia egin die
Nafarroako Gobernuak azken egunetan pil-pilean dabilen absentismoaren gaia aztertu nahi du. Horretarako, Industria eta Trantsizio Ekologiko eta Digital Enpresarialeko Departamentuak galdetegi bat sortu du.
Galdetegian absentismoaren egoera, bilakaera, kasuistika eta ondorioak jaso nahi dira. Hainbat galdera egiten dira eta enpresa bakoitzeko gutxi gorabeherako datuak eskatzen dira, betiere, anonimotasunetik. Xedea da lanera huts egiteari aurre egiteko ideia eta praktika egokiak aztertu eta proposatzea, ideia horiek martxan jarri ahal izateko bai enpresetatik baita politika publikotatik ere.
Hala, gobernuak enpresei eskatzen die galdetegia betetzea,