Aurreko edizioko argazki bat | Argazkia: Bai Euskarari Elkartea

ENPRESAK GAUR

Adimen artifiziala aztertuko du beste behin Enpresarean azokak

Urriaren 24an egingo da azoka, Orona Ideon, eta egitarau zabala prestatu dute

Adimen artifiziala, (u)topikorik gabe izenburupean, urriaren 24an egingo da Enpresarean azoka, Orona Ideon (Hernani). Bertan, Euskal Herrian adimen artifizialak duen eragin ekonomiko, sozial eta legala aztertu nahi da, eta horretarako, egitarau zabala eskainiko da.

Solasaldi, hitzaldi, adibide praktiko eta ekintzaileentzako tartea egongo da azokan. Maite Reizabal EnpresaBIDEAko zuzendariak egingo ditu aurkezle lanak, eta beste erakundeetako profesionalek ere hartuko dute parte, hala nola: Baic, Hitz zentroa, Vicomtech, LKS Next, Eroski, EHU…

Aurten ere, Arin-arin ekintzaileentzako lehiaketa egongo da. Parte-hartzaileek haien proiektuak edo ideiak azaldu beharko dituzte, hiru minututan, eta Bai Euskarari Elkarteak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak osaturiko epaimahaiak baloratu egingo dituzte. Irabazleak 2.000 euroko saria jasoko du proiektua aurrera eramateko.

Eman izena Enpresarean azokan esteka honetan, eta Arin-arin lehiaketan esteka honetan.