Ainhoa Rementeria, Maher Holding konpainiako zuzendari berria | Argazkia: Geminis Lathes

ENPRESAK GAUR

Ainhoa Rementeria izendatu dute Maher Holdingeko zuzendari berria

Rementeriaren hitzetan, "gogo eta erantzukizun handiz" egingo dio aurre erronka berri honi

Ainhoa Rementeria Larrañaga (Eibar, 1972) Elgoibarko Maher Holding enpresako zuzendari berria da. Konpainia Geminis Lathes taldearen parte da, eta administrazio kontseiluak erabakita, izendapena uztaila hastearekin bat gauzatu da. Rementeria 1996an sartu zen enpresara, eta Geminis Lathes taldeak adierazi duen bezala, aitortzak "lortutako lidergo-gaitasunean eta taldeari buruzko ezagutza sakonean duen konfiantza islatzen du".

Maher Holdingeko zuzendari berria informatika ingeniaritzan lizentziaduna da, eta bere ibilbide profesionala enpresan garatu du, sozietateen hazkundean eta arrakastan. 2006az geroztik, funtsezko rolak bete ditu filial fabrikatzailaren zuzendaritzan.

Haren hitzetan, "gogo eta erantzukizun handiz" egingo dio aurre erronka horri, eta Maher Holding makina-erremintaren sektoreko erreferente gisa mantentzeko prest dago. Izendapen honen ondoren, Geminis Lathes taldetik ere onena opa nahi izan diote.