Andoni Armentia izango da Angulas Aguinagako Pertsonen zuzendari berria
Multinazionaletan aritutakoa da Pertsonei eta Erakundeei loturiko esparruetan. Eraldaketa kulturalean duen esperientzia nabarmendu du enpresak, besteak beste
Angulas Aguinagak zuzendari berria izango du aurrerantzean Pertsonen departamentuan: Andoni Armentia. Deustuko Unibertsitatean egin zituen ikasketak, baita ESC-Clermont Business School eta IESE Business Schoolen ere. Lan ibilbidea, berriz, multinazionalen alorrean egin du Armentiak, Pertsona eta Erakundeari lotutako departamentuetan, eta hainbat proiekturen lidergoa eraman du Italian, Frantzian eta Espainian, besteak beste. Era berean, eta enpresak ohar bidez jakinarazi duenez, esperientzia zabala du aniztasun kulturaleko taldeen kudeaketan zein integrazio eta eraldaketa kulturalean.
Konpainia 2025-2027 Plan Estrategikoan ari da lanean une honetan, datozen urteetarako enpresaren ibilbide-orri izan nahi duena. Etengabeko berrikuntza, produktuen hobekuntza eta jasangarritasunarekin konpromisoa ditu oinarri.