Angulas Aguinagak Madrilgo Aperitivos Iñaki enpresa erosi du
Biek ala biek balore berak partekatzen dituztela adierazi dute: “kalitatea eta benetakotasuna”
Angulas Aguinaga konpainiak Madrilgo Aperitivos Iñaki enpresa erosi du. Elikadura konpainia multinazionalak jada barne hartzen ditu La Gula del Norte, Krissia, Aguinamar eta Royal markak, eta, orain, produktuen eskaintza zabaltzea erabaki du enpresa berria eskuratuta.
Izan ere, Valdemoroko enpresak batik bat antxoak, bokartak eta gildak ekoizten ditu. Azaldu dutenez, balore berak partekatzen dituzte bi enpresek, “kalitatea eta benetakotasuna”. Gehitu dutenez, Aperitivos Iñaki ezaguna da “artisau-ikuspegiagatik eta espresuki aukeratutako osagaien erabileragatik”. Madrildarrek lantalde bera izaten jarraituko dute, baina hemendik aurrera Angulas Aguinagaren laguntza jasoko dute, enpresaren “hazkundea azkartzeko”.
Iaz ere Deligusti izeneko enpresa italiarra eskuratu zuen konpainiak, “hazkunde estrategiari” jarraiki, nazioarteko merkatura hedatzeko asmoarekin.