Applen egoitza Corken (Irlanda) | Argazkia: iStock

ENPRESAK GAUR

Applek 13 milioi euro itzuli beharko dizkio Irlandari

Europako Batzordeak 2016. urtean argudiatu zuen multinazionalak legez kanpoko laguntza fiskalak jaso zituela. EBko auzitegiak arrazoia eman eta isuna berretsi du

Apple talde teknologikoak zergetan 13.100 milioi euro itzuli beharko dizkio Irlandari, baita beste 1.200 milioi ere, azken horiek herrialdeari bideratutako interesetan. 2016. urtean abiatu zen auzian adierazi zenez, Applek zerga gutxiago ordaindu zituen 1991. eta 2014. urteen artean. Urte horietan zehar, Irlandako Zerga Agentziarekin hitzartutako bi ebazpen fiskalen ondorioz, enpresa teknologikoak tratu esklusiboagoa jaso zuela ebatzi du auzitegiak.

Multinazionalak 2020. urtean izan zuen lehen auzialdian, EBko auzitegiak 13 milioi euroak itzultzeaz salbuetsi zuen, salaketa egitean froga nahikoa omen ez zegoelako. Europako Batzordeak epai horren aurkako errekurtsoa aurkeztu zuen, eta astearte honetan baliogabetu du auzitegi nagusiak lehen auzialdiko epaia, atzera bueltarik ez duen sententzia ezarrita.

Europako auzitegiaren arabera, 2003tik ordaindu gabeko zergak 13.000 milioi euro baino gehiagokoak izan ziren, gehi interesak. Irlandak funts batean blokeatuta ditu Applek 2018an gordailuan utzitako 14.300 milioi euroak.