Artecheren administrazio kontseilura batu dira Cristina Fabre eta Iñaki Arechabaleta
Erabakia gaur hartu da taldeko Akziodunen Ezohiko Batzar Nagusian
Arteche taldeko administrazio kontseiluak bi kide berri ditu gaurtik aurrera: Cristina Fabre Chicano eta Iñaki Arechabaleta Torrontegui. Hala erabaki du gaur taldeak Akziodunen Ezohiko Batzar Nagusian. Bide batez, finkatu dute hamaika kontseilari izango direla orotara administrazio kontseiluan.
Cristina Fabrek Zuzenbidea ikasi zuen, baita Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza ere; Kontabilitate eta Auditoretza masterra ere egin zuen. Batik bat, energiaren sektorean egin izan du lan, kontu-ikuskari gisa. Aintzatespen ugari jaso ditu bere ibilbide profesionala dela eta (2024ko Compliance Officer eta 2022ko energiaren sektoreko eragin handieneko Top 50 emakumeak, esaterako), hitzaldiak eskaintzen ditu, eta hainbat masterreko irakaslea ere bada.
Bestalde, Iñaki Arechabaleta Ekonomia eta Enpresa Zientzietan lizentziatu zen Deustuko Unibertsitatean. Cristinaren antzera, kontu-ikuskaritzan lan egin izan du, baita aholkularitzan ere. Besteak beste, Edivasa, El Mundon eta El Correon aritu da, zuzendaritza lanetan. 2024. urtean Vocento taldeko zuzendari exekutiboa izan da.