Enpresak gaur
Arteche energia biltegiratzeko negozioan sartu da Teraloop enpresa finlandiarraren bitartez
Mungiako Taldea energia zinetikoa biltegiratzeko negozioan sartu da, eta Sarearen Fidagarritasun negozio-lerroan aurrerapausoa eman du
Teraloopen teknologiak inertzia bolanteak soluzio moldaerrazak bihurtzen ditu, eta lagungarri egiten ditu bai sareak egonkortzeko baita energia berriztagarriak integratzeko ere. Inertzia bolante horiek Arteche powered by Teraloop izenarekin komertzializatuko dira, 2025. urtearen lehen hilabeteetan.
Bi enpresen akordioaren bitartez, euskal taldeak teknologia horren banaketa esklusiboa lortu du. Administrazio Kontseiluan plaza bat ere edukiko du Artechek. Haien esanetan, “Teraloopen egungo eta etorkizuneko I+G proiektuak indartuko dira”.
Arteche Taldearen jarduera nagusia sektore elektrikoan ardazten da. Zehazki, energia elektrikoaren banaketa eta distribuzioan egiten dute lan, energia sortzen den instalazioetatik bezeroarengana iritsaraziz. Mundu mailan hirugarren postuan sailkatzen dira neurrira egindako transformadoreen merkatuan, eta errele laguntzaileei dagokienez, lehenengo postuan.
Finlandiako Teraloop enpresaren helburua trantsizio energetiko globala sustatzea da. Horretarako, sare elektrikoak eraginkorragoak egiten dituzte, eta energia zinetikoa biltegiratzeko sistemen garapenean espezializatzen dira.