Argazkia: Mubil Movility Awards

ENPRESAK GAUR

Arrasateko Battbelt, Mubil Mobility Awards sarietan finalista

Sarien laugarren edizioan sei proiektu finalista hautatu dira, orotara 56 ekimen aurkeztu baziren ere

Mubil Mobility Awards sarietan finalista gisa hautatu dute Arrasateko Battbelt start-upa. Sarien laugarren edizioan sei proiektu finalista aukeratu ditu batzorde teknikoak, zeinak mugikortasun adimendun eta jasangarrien inguruko ekimenak aurkeztu dituzten. Ekitaldia urriaren 24an egingo da, eta bertan ezagutuko dira bi irabazleak.

Edizio berrian nabarmen igo da parte-hartze maila: %53 2023 urtearekin alderatuta. Guztira 56 ekimen ebaluatu dira, eta horietatik zortzi ziren Hego Euskal Herrikoak. Finalera iritsi den euskal proiektu bakarra Arrasateko Battbelt start-upa izan da, ordea. Azken horiek aurkeztu dute, hain zuzen, beren bizitza erabilgarria luzatzeko gai diren bateriak konprimitzeko kudeaketa sistema bat.

Bi proiektu irabazleek 16.500 euroko saria jasoko dute, eta 18.500 euro izango dituzte eskuragarri finantzaketarako, baita haien proiektua euskal ekosistemako erakundeekin lankidetzan garatzeko ere. Gainera, Mubil Hubeko kide izango dira eta beste hainbat abantaila izango dituzte.