Argazkia: iStock

ENPRESAK GAUR

Donostiako Hontza liburudendak ateak itxiko ditu, errelebo falta dela eta

1982an sortu zen eta erreferentziazko liburudenda bilakatu da askorentzat. Idealista atarian jarri dute lokala salgai 1,4 milioi eurotan

Atzo jakin zen Donostiako Hontza liburudendako lokala salgai dagoela. Idealista atarian azaldu zen 1,4 milioi eurotan saltzen dutela bi pisu dituen espazioa. 1982an sortutako liburudenda erreferentziazko gunea bilakatu da azken lau hamarkadetan literaturzaleentzat.

Lokalaren salmentak negozioaren itxiera edo lekualdatzea zekarren zalantza zabaldu bazen ere, badirudi liburudendak betirako itxiko duela. Hontzako bazkideek erretiroa hartzeko asmoa dute eta ez dute jarduerarekin jarraitzeko erreleborik aurkitu. Dena den, liburudenda oraindik zabalik da Donostiako Okendo kalean.