Argazkia: Noaua

ENPRESAK GAUR

EnpresaBIDEAk Korrikarekin bat egin du

Tipi-tapa, tipi-tapa, Irundik Baionarako bidea egiten ari da Korrika

EnpresaBIDEAko lantaldea osatzen dugun hainbat lagunok Korrikaren lekukoa hartu genuen bat Usurbilen. Euskaraz sortu genuen EnpresaBIDEA egunkaria, ekonomiaz eta enpresaz gure hizkuntzan egin zitekeela erakusteko asmoz, eta tipi-tapa tipi-tapa, Korrika Euskal Herriko errepideetan zehar bezala, ari gara gure bidea egiten.

Gaueko 23:10etan hartu genuen lekukoa Usurbilgo Zubiertan auzoan Fagor taldearean eskutik eta Orbeldi Dantza Taldeari pasatu genion. Hemen jarraian ikusi dezakezu bideoa: