Erabakitzeko eskubidean “presioa sartu” izana leporatu dio Oronak ere Mondragon taldeari
Hernaniko kooperatibak abenduaren 16ko ezohiko batzarrean erabakiko du taldetik irtengo den ala ez
Oronako kontseilu errektoreak Mondragonetik ateratzeko proposamena aurkeztu zuen, “subiranotasun osoa berreskuratu” asmoz. Horren ondotik, “presio” egitea leporatu dio Mondragoni agiri baten bidez.
Igogailuen enpresak azaldu duenez, azaroaren 15az geroztik berrogei saio egin ditu bere proposamena bazkideei azaltzeko eta oraindik gehiago egingo dituela jakinarazi du. Abenduaren 16rako deitu du ezohiko batzarra, Oronako bazkideek erabaki dezaten Mondragon taldean jarraitu nahi duten ala ez.
Oronaren aurretik, Ulmako kontseilu errektorea ere haserre azaldu zen Mondragon taldearekin, eta bazkideen erabakitzeko eskubidean “eskua sartu” izana leporatu zion.