Espainiako Gobernuak atzera bota du Magyar Valgonek Talgo erosteko eskaintza
Konpainia hungariarrak 630 milioi euroko eskaintza publikoa egin zuen otsailean trenak egiten dituen enpresaren %100 erosteko
Magyan Vagon enpresak ez du trenak eraikitzen dituen Talgo enpresa erosiko. Espainiako Gobernuak atzera bota du Hungariako konpainiak egindako eskaintza. 620 milioi euro inguruko eskaintza egin zuen otsailean Talgoren azkzioen %100en truke, eta akziodunen oniritzia jaso bazuen ere, Pedro Sanchezen gobernuak baztertu egin du eragiketa.
Espainiako Gobernuko Ekonomia, Merkataritza eta Enpresa Ministerioaren Atzerriko Inbertsioen Batzordeak segurtasun arazoak argudiatu ditu erosketa atzera botatzeko. Hala, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak (CNMV) Talgo enpresaren kotizazioa etetea erabaki du gaur, konpainiaren tituluak % 0,93 jaitsi baitira, 4,26 eurora helduz.
Espainiako Gobernua mesfidati azaldu da operazio honen inguruan. Andras Tombor izeneko enpresaburuaren proiektua da Magyar Vagon, eta Viktor Orban Hungariako presidentearen gertukoa omen da. Talgok Euskal Herrian du jatorria, baina gaur egun Madrilen du egoitza nagusia. Lantegi bat du Ribabellosan (Araba), eta 700 bat langile egiten dute lan bertan.