Gipuzkoako Bazkundeak bederatzi industria azokatan hartuko du parte
Industria azpikontratisten sektoreko enpresen merkataritza-jarduera sustatzea du helburu
Urteko lehen sei hilekoan, 324 erosketa-eskaera eta 66 bisita lotu dizkie Gipuzkoako Bazkundeak azpikontratazio industrialean lan egiten duten Gipuzkoako enpresei. Bigarren seihilekoan, ildo beretik jarraituz, bost herrialdetako bederatzi azoketan parte hartuko du. Azoka horiek, Espainian, Frantzian, Alemanian, Finlandian eta Suedian egingo dira, Gipuzkoako azpikontratazioaren bezero nagusienetarikoak diren herrialdeetan hain zuzen.
Lehen seihilekoan eman diren negozio eskaintzak Subcontext Gipuzkoa zerbitzuan alta emanda dauden 90 enpresa azpikontratisten artean banatu dira. Negozio jarduera horiek enpresa azpikontratistek bezero berriak erakartzeko aukera ahalbidetzen dute, baita bezero berri horiek fidelizatzeko aukera ere. Izan ere, konplexua izan ohi da industria azpikontratisten sektorean harreman komertzial berriak sortzea, alegia, bezero berriak lortzea.
Industria azpikontratista garrantzi handiko industria-eredua da Gipuzkoan. Zehazki, industria-jardueren %27 inguru beste enpresa batzuentzako piezak ekoizten espezialitatutako enpresak dira. Enpresa horiek haien espezialitateko gainerako enpresekin nazioartean lehiatzea ezinbestekoa izaten dute.