Ikusiren eraikina, Miramonen, Donostian | Argazkia: Ikusi

ENPRESAK GAUR

Ikusik zenbait kontratu berritu du Aenarekin

7 milioi euro baino gehiago jasoko ditu enpresak. Kontratuek erabiltzaileen segurtasuna eta informazioa bermatzea izango dute helburu

Ikusi, Velatia taldeko digitalizazio eta zibersegurtasuneko enpresak, kontratua izapidetu du Aenarekin. 7 milioi euro baino gehiagokoa izango da, eta bost aireportutan eskainiko du Ikusik euren zerbitzua: Madrilgo Barajasen, Bartzelonako Praten, Sevillako aireportuan, Palmako aireportuan (Mallorcan) eta Lanzaroteko aireportuan, azken honetan dagoeneko lanean ari bada ere, SICA segurtasuneko akordioaren markoan, segurtasunaren alorreko hainbat alderditan (sarbideen, ateen eta bestelako alderdien berrikuntza eta instalazioa).

Madril, Bartzelona eta Sevillakoetan, erabiltzaileen informaziorako alorrean arituko da Ikusi, batez ere informazio puntu berriak jartzeko eta konpainiak errazago identifikatzeko sistemak ezartzeko. Aldiz, Palmakoan, bidaiariei dagokienez Espainiako hirugarren aireportuan, erabiltzaileen segurtasunaren esparruan egingo du lan.

Aipatutakoez gain, proposamen bat aurkeztu dute Bilboko aireportuan sarbide eta segurtasun fisikoko kameren sistema berritu eta instalazioa egiteko.