Jardunaldian lau mahai-inguru egingo dira | Argazkia: iStock

ENPRESAK GAUR

Irailean EAEn enpresen kopurua hazi dela azaldu du Confebaskek

Autonomo kopurua ere igo da, 334 pertsona gehiagorekin. Urte artean, ordea, autonomoak %0,2 gutxiago dira

Confebaskek hilero argitaratzen duen txosteneko datuen arabera, 57.555 enpresetara hazi da EAEn Gizarte Segurantzan izena emanda daudenen kopurua. Aurreko hilaren aldean, 716 enpresa gehiago dira horiek. Enpresa kopuruak gora egiten du urtero irailean, baina, hala ere, 2016. urtetik irailean eman den gorakada txikiena izan da aurtengoa.

Urte artean %0,8 txikitu da enpresa kopurua, alegia, 440 enpresa gutxiago daude. Pandemia aurreko datuekin (2020ko otsailarekin) alderatuta %2,3, hau da, 1.338 enpresa gutxiago daude orain. Aldi berarekin konparatuta, sektoreka, eraikuntzarenean eman da %1eko gorakada (52 enpresa gehiago); industria eta zerbitzuen sektoreak, ordea, %6,1 eta %2,7 egin dute behera, 403 eta 1.228 enpresa gutxiagorekin, hurrenez hurren.

Autonomo kopuruari dagokionez, 334 pertsonatan gehitu da, orotara 166.138 autonomorekin. Zifra horiek urte artean %0,2 jaitsi dira.

Bestalde, hartzekodunen konkurtsora jo behar izan duten enpresa kopuruak 159ra egin zuen gora 2024ko lehen hiruhilekoan, iaz baino %38,3 gehiago. Bigarren hiruhilekoan enpresa horiek gutxiago izan ziren duela urtebete baino. Bi hiruhileko datuak kontuan hartuta, ordea, hartzekodunen konkurtsora jo behar izan zuten enpresak, lehen seihilekoan, iaz baino gehiago izan ziren.