Confebaskek eta Konfekoopek ituna sinatu dute | Argazkia: Irekia

ENPRESAK GAUR

Konfekoop Lanbideko kide, Confebaskekin sinatutako hitzarmenari esker

Enpleguaren Euskal Legeak jasotakoa jarraiki, Konfekoopek euskal enplegu zerbitzuko administrazio kontseiluan parte hartuko du hemendik aurrera, orain arte Confebaskek izan duen eserleku bat hartuta

Lanbideko Administrazio Kontseiluan lekua hartuko du kooperatibismoak, Confebaskek eta Konfekoopek Mikel Torres lehendakariordearekin batera sinatu berri duten akordioari esker. Erabaki honek baimena emango die kooperatiba erakundeei parte hartzeko lanarekin, enplegu prestakuntzarekin eta laneratzeekin lotutako politiken erabakietan.

Konfekoopek urteak eman ditu aldarrikatzen enpresa kooperatibistek lankidetza eremu publiko eta pribatu guztien parte izan behar dutela, baita Lanbidetik datozen enplegu politiken erabakietan parte hartu behar dutela ere.

2013. urtean onartu zen Enpleguaren Euskal Legeari esker suertatu da akordioa. Lege honen arabera, Lanbideko administrazio kontseiluak EAEko sektore arteko erakunde bai sindikal bai enpresarialen hiruko parte-hartze parekidea bermatuko du. Gainera, legeak dio, erakunde sindikalen, EAEn ordezkaritza handiena duten sektore arteko enpresa erakundeen eta euskal kooperatibismo osoaren ordezkaria den erakundearen artean, lankidetza akordioak sustatuko direla.

Hala ere, legeaz harago, beharrezkoa izan da kooperatiben euskal konfederakuntzaren eta patronalaren arteko negoziazioa. Izan ere, Confebasken eserleku bat hartu du Konfekoopek.