Laboral Kutxak negozioa Madrilen eta Katalunian hedatu nahi du
Adolfo Plaza presidenteak dio 2025. urtean “positiboa” izango dela hipoteka-kredituen, kontsumoaren eta enpresen finantzaketa
Adolfo Plaza Laboral Kutxako presidentea Donostiako Deustuko Unibertsitateko Business Alumni topaketan izan da, eta 2025. urteari begira erakundearen aurreikuspenak azaldu ditu, 'Finantza-sektorearen erronkak: eraldaketa eta hazkunde iraunkorra gaur egungo testuinguru ekonomikoan' izenpean.
Plazaren esanetan Laboral Kutxa “finantza-unerik onenean” dago, %23,79ko kaudimenarekin eta %12tik gorako errentagarritasunarekin. Erakundeak Madrilen eta Katalunian hazteko asmoa duela erakutsi du, “bi aukera-polo” gisa definitutako eskualdeak baitira, eta Hego Euskal Herriko sare komertzialari dagokionez, gaineratu du “kuota oso onak direla” eta %20ko kuotei eutsiko diela. Horrez gain, adierazi du 2025erako “hazi egin beharko litzaiekeela” bai hipoteka-kredituen, bai kontsumoaren, baita enpresen finantzaketa, moneta-politikaren egonkortasunarekin batera.
Bestalde, erakundeak hobetu egin nahi ditu inbertsio-zerbitzuak eta aseguru-jarduera, bezeroen atxikipen maila %90ekoa izanik. Zibersegurtasunean, berrikuntza teknologian eta adimen artifizialean ere lan egiten dutela gaineratu du Plazak, eta jasangarritasunari zein trantsizio energetikoari ere egin dio erreferentzia. Azken horren harira, presidenteak azaldu du plantillaren plan estrategikoa ezarri duela, 2030. urterako EAEren erronka demografikoari erantzuteko.
Azkenik, Plazak azpimarratu du kontsumoa, hipotekak eta enpresak finantzatzeko aurreikuspenak positiboak direla, Europan hazkunde ekonomikoak erronkak izan arren.