Argazkia: LKS Next

ENPRESAK GAUR

LKS Nextek industria digitaleko talde berria izango du

Ander Cortaberriak zuzendutako talde berriaren bitartez, enpresak haren lidergoa sendotu nahi du industriaren eraldaketa digitalean

LKS Next talde teknologiko euskalduna eraldaketa digitalean aurrerapausoak ematen ari da. Hain zuzen, Smart Factory edo industria digitalean aditua den talde berri bat sortu du, eta hala, enpresaren langile-zerrenda handitu du. Talentuan egin berri duten inbertsio honekin, LKS Next gehiago hedatuko da balio erantsia duten eta datozen urteetan are eta gehiago handituko diren alorretara. Ander Cortaberria ingeniari industriala izango da talde berri horren gidari, eta Paul de Gomendiourrutia eta Mabel Cagide adituen laguntza izango du. Hirukoteak esperientzia zabala du prozesuen hobekuntza eta digitalizazio industrialean.

Egun, 750 langile ditu talde kooperatibak. 2024. urte amaierarako 800 langile izatera iritsiko direla kalkulatu dute. Langile kopurua handitzeaz gain, horrelako inbertsioek hainbat nazioarteko proiektu garatzeko aukera ere eman die: Digital Twin, Manufacturing Analytics, Quality Assurance, Intralogistics, Paperless Factory, Manufactuing Asset Maintenance…

Elena Zarraga zuzendari orokorrak azaldu duenez, haien industrian digitalizazioa eta jasangarritasun industriala dira gako nagusiak. Horregatik, funtsezkoa da ezagutza teknologikoaren eta ezagutza operatiboaren arteko hibridazioa. Egindako azken inbertsioak enpresaren ikuspegi hori sendotzen lagunduko du.