Gasteizko Mercedesen lantegia | Argazkia: Mercedes

ENPRESAK GAUR

Gasteizko Mercedesek bi txandatan egingo du lan martxotik aurrera

Lantegiko zuzendaritzak proposatutako plana atzo onartu zuten. Hiru txandatik bederatzi orduko bira murriztuko dute lanaldia

Hiru txandatik bederatzi orduko bira murriztuko du lanaldia Gasteizko Mercedesek 2025eko martxotik aurrera. Orain arte hiru txandatan egin dute lan, baina lan antolaketa berria osatzen aritu dira azken asteotan, eta merkatuaren eskarietara egokitzeko asmoz, lantegiaren ekoizpena murriztu behar izan dute. Datozen hilabeteak "salbuespeneko egoera" dela adierazi du konpainiak

Ez dira garai onak automozio sektorearentzat. Gasteizko lantegiko zuzendaritzak proposatuta plana atzo onartu zuten. Azaldu dutenez, neurri honen helburu nagusia enplegua mantentzea da.

Mercedes Gateizko fabrika handitzen ari bada ere, hainbat egunetan bertako produkzioa eten behar izan dute aurten. Apirila amaieran egin zuten lehen etenaldia, urrian veste bi egun eten zuten ekoizpena, eta aurten abenduaren 19an amaituko dute urtea. Urtarrilaren 13an itzuliko dira lanera eta martxoaren 1ean hasiko dituzte bi txandako lan jardunak.