New Stage Solutions 'start-up'ak aurkezpen jardunaldia eskainiko du
UNED Bergaran egingo den jardunaldian industriaren etorkizunari buruz eztabaidatuko da
New Stage Solutions (NSS) start-upak aurkezpen ekitaldia egingo du Bergaran. Otsailaren 13an egingo den aurkezpenean industriaren etorkizunari buruz hausnartuko da, bai erronkez, baita aukerez ere. Jardunaldia 18:30ean izango da, UNED Bergaran, Kepa Sebal Lazpiur NSSren zuzendariaren eskutik.
NSSek gonbidapena luzatu die sektoreko eragileei, enpresei eta erakundeei ekitaldira gerturatzeko, guztien artean sormenaren, lankidetzaren eta berrikuntzaren etorkizunaz eztabaidatzeko. Antolatzaileek azaldu dutenez, parte-hartzaileek ondorengoak eskuratuko dituzte: batetik, bi orduko prestakuntza prozesuen kudeaketan, eta, bestetik, ISO 9001:2026 eguneratzeko eskuliburua. Hala eta guztiz ere, beharrezko da aurrez izena ematea esteka honetan.
Start-upa 'Syntax 2.0' bertsioa lantzen ari da egun. NSS-ren softwarea da 'Syntax', zeinak helburu duen “enpresentzat ISO estandarrak balio erantsia izatea”. ISO “kalitateari eta jasangarritasunari loturiko oinarrizko ziurtagiria da”, azaldu zuten NSSko kideek EnpresaBIDEAri eskainitako elkarrizketan.