• ENPRESAK GAUR
  • Trento Taldeko zuzendari nagusi berria izango da Rodrigo Sánchez

Trento Taldeko zuzendari nagusi berria izango da Rodrigo Sánchez

Urrian amaitu zuen bere ibilbidea Natur All elikagaien sektoreko enpresan

Ezkerretik hasita hirugarren da Rodrigo Sánchez | Argazkia: Alimenta Navarra
Ezkerretik hasita hirugarren da Rodrigo Sánchez | Argazkia: Alimenta Navarra
2025eko martxoaren 26a
Eg. 2025eko apirilaren 9a

Rodrigo Sánchez izango da Trento Taldeko zuzendari nagusi berria. Osasunaren sektorean lan egiten du enpresak, zehazki, hortz-kliniken arloan. Bi bulego dituzte Gipuzkoan, bata Donostian eta bestea Beasainen. Sánchez duela hilabeteak hasi zen “proiektu liluragarrian” lanean.

 

Zuzendari nagusi berriak Natur All-en egin izan du lan zuzendari exekutibo gisa, eta urrian iragarri zuen edari begetalen ekoizpenean espezializatutako konpainia utziko zuela. Azken urteetako datuen arabera, Sánchezen gidaritzapean emaitza positiboak lortu zituen Natur All-ek: Corellan (Nafarroa) fabrika propioa ireki zuen, ontziratzeko bi linearekin eta 50 milioi litro baino gehiagoko edukiera ahalmenarekin. Alimenta Navarra sarietatik nazioartekotze kategorian irabazi zuen saria negozioak 2022.urtean; hain zuzen, ekoitzitakoaren %40 atzerrira esportatu izan du konpainiak.