SEAk egoitza berria inauguratu du Gasteizen
Lau solairuko bulego nagusi berria ezagutzeko aukera izango dute patrolanaleko bazkideek abenduaren 2an
SEA Arabako enpresen elkarteak gaur inauguratu du egoitza berria. “Lurralde historikoko enpresa eta enpresari guztien etxea” izango dela adierazi du erakundeak. Inaugurazio ekitaldian izan dira, besteak beste, Antonio Garamendi CEOEko presidentea, Mikel Torres lehendakariordea, Maider Etxebarria Gasteizko alkatea eta Ramiro Gónzalez Arabako ahaldun nagusia.
Egoitza Araba kaleko 37. zenbakian dago kokatuta, Gasteizen. Lau solairu ditu, “diseinu modernoa” dutenak; tailerrak, jardunaldiak, hitzaldiak eta dibulgazio ekintzak antolatuko dira bertan. Patronalaren esanetan, egoitza berri honekin “SEAk konpromisoa indartzen du enpresariek gizartean duten irudia garatu eta hobetzeko”, hori baita “funtsezko helburua”.
Juan Antonio Sánchez Corchero patronaleko presidenteak azaldu du elkarteak lanean jarraituko duela enpresa sarea indartzen, baita enpresen sektoreko ekimenak babesten ere. Azken aldian pil-pilean dagoen absentismoaren gaia jorratuko dutela ere azpimarratu du. Azkenik, erakundeak gogorarazi du abenduaren 2an bazkideek egoitza bisitatzeko aukera izango dutela; inaugurazio ekitaldian, edukiera arazoak direla medio, ezin izan baitira gerturatu.