Tubacexeko langilea | Argazkia: Tubacex

ENPRESAK GAUR

Tubacexek 40 milioi euroko kontratua sinatu du Petrobas enpresa brasildarrarekin

Jesús Esmorís Tubacexeko zuzendari exekutiboaren esanetan, Petrobas “bezero estrategikoa” da

Tubacexek “kontratu estrategikoa” sinatu du Petrobas enpresa brasildarrarekin. Arabako talde industrialak gasaren erauzketarako materiala ekoitziko du 40 milioi euroren truke; hori ez ezik, zerbitzu gehigarriak barnebiltzen ditu hitzarmenak, hala nola: logistika zerbitzua, inbentarioaren mantentze lanak, konponketak eta tutuak instalatzen diren unerako laguntza.

Hori guztia kontuan izanik, Tubacexekoek azpimarratu dute “zailtasun handiko” proiektuak kudeatzeko “gaitasun integrala” duela taldeak. Jesús Esmorís zuzendari exekutiboak gaineratu du akordioak indartu egiten duela Petrobas “bezero estrategikoarekin” duen harremana, eta, gainera, talde industriala sektorean “liderra” dela baieztatu du.

Bestalde, brasildarren 2025-2029 plan estrategikoan kokatzen da kontratua; plan horretan lehenetsi egin dituzte bai ustiapena, baita produkzioa ere.