• ENPRESAK GAUR
  • Tuterako Nano Automotivek lantegia itxi eta 120 langile kaleratuko ditu

Tuterako Nano Automotivek lantegia itxi eta 120 langile kaleratuko ditu

Enpresako zuzendaritzak gutun bat entregatu die gaur goizean lantegiko 120 langileei. "Eskarian izandako murrizketak" eragin du fabrikaren itxiera

Nano Automotiven enpresa batzordeko kideak | Argazkia: CCOO Nafarroa
Nano Automotiven enpresa batzordeko kideak | Argazkia: CCOO Nafarroa
2025eko otsailaren 11a
Eg. 2025eko otsailaren 11a

Nano Automotive enpresak Tuteran (Nafarroa) duen lantegia itxiko duela jakinarazi du gaur. Enpresako zuzendaritzak ohar bidez azaldu du bezeroen eskaria "drastikoki" murrizteak eragin duela lantegiaren itxiera, eta gutun bat entregatu die gaur goizean fabrikako 120 langileei.

 

Autoentzako errodamenduak ekoizten ditu konpainiak, eta urtarrilaren 14tik lantegiko hainbat sailetako ekoizpena murriztu zuten. Gainera, langileei aldi baterako enplegu erregulazio espedientea ezarri zieten. Egoera hori salatzeko, pasa den urtarrilaren 23an langileek elkarretaratzea egin zuten lantegiaren kanpoaldean. Fabrikaren erabateko itxieraren beldur zirela aitortu zuten orduan, eta zuzendaritzarekin interlokuzio iraunkor baten falta zegoela ere azaldu zuen enpresa batzordeak.

Langileek prentsaurrekoa emango dute 11:00etan, eta mobilizazioak iragarri dituzte. Ostiralean manifestazioa egingo dute, eta igandean Nafarroako industriaren defentsan egingo den manifestazioan parte hartuko dutela adierazi dute.