Ulmak Mondragon Taldetik irtetea du aztergai
Oñatiko kooperatiba taldeak korporazioarekin dituen desadostasunak tarteko, Mondragonetik aldentzea litzateke aukeretako bat. Langileekin batzarrak egingo dituzte datozen egunetan erabakiren bat hartzeko
Ulma Taldeak Mondragonekin dituen desadostasunak direla eta, korporazioan duen parte hartzea aztertuko du. Ulmako zuzendaritzaren esanetan, korporaziotik irten eta bide propioari ekitea litzateke aukeretako bat, baina langile eta bazkideekin batzarrak egingo ditu datozen egunetan erabakiren bat hartzeko.
Ulmak 5.000 langiletik gora ditu eta 900 milioi euro baino gehiago fakturatzen ditu urtean. Oñatin du egoitza nagusia, eta 1957an zabaldu bazen ere, talde kooperatibo propioa izatea lehenetsi zuen 1990eko hamarkadaren hasieran, eta Mondragonen ez sartzea erabaki zuen orduan. 2002an batu zen korporaziora, bazkideek hala erabakita.
Orain, Mondragonetik ateratzea aztergai du, eta ez da bakarra, Oronak ere atea zabaldu baitio korporaziotik alde egiteko aukerari. Abenduan bozkatuko dute Oronako Kontseilu Errektoreak eta Zuzendaritzak taldeak egindako proposamena.