Hego Amerikatik lortutako irabaziak %36an handitu zituen Virtualwarek 2024an
Egoitza nagusia Basaurin (Bizkaia) dago kokatuta, baina enpresak bulegoak ditu Orlandon (AEB), Toronton (Kanada) eta Skövden (Suedia)
Virtualware enpresa bizkaitarrak %36an handitu zituen Kanadatik eta Estatu Batuetatik jasotako irabaziak 2024. urtean. 3Dn oinarritutako enpresa-softwareak lantzen dituen enpresak argitaratu ditu azken urtean izandako datu ekonomiko gehiago ere.
Ebitdan %90eko gorakada izan zuen 2024an, 806.000 euroko Ebitda metatua lortu baitzuen. Soilik XR soluzioekin lotutako negozioen salmentekin 4,17 milioi euroko irabaziak izan zituen enpresak, 2023. urtean baino %13,5 gehiago. Mozkinak, zergak baino lehen, %760 handitu zituzten, 561.864 eurora iritsita.
Nazioartekotzea
Enpresa bizkaitarrak 2024. urte hasieran jarri zuen martxan plan estrategikoa Hego Amerikan presentzia indartzeko, eta, gauzak horrela, kontratazio berriak egin zituen Orlandon (AEB) eta Toronton (Kanada). Bertan, HTC Vive, Invest WindsorEssex eta Nexstar Energy enpresa kanadar eta estatubatuarrekin elkarlanean ere aritu da.
Horrez gain, Simumatik negozio suediarra eskuratu zuen Virtualwarek, 1,37 milioi euroren truke, eta 2025. urtean erosketa gehiago egiteko asmoa dutela gaineratu dute enpresakoek. Laburbilduta, egoitza nagusia Basaurin eduki arren, jada bulegoak ditu Orlandon, Toronton eta Skövden.