Enpresen finantzaketa kostuak %5 egin du behera, Confebasken arabera
Bankuen berankortasunak minimoak markatu ditu, eta %4ean kokatu da. Enpresen berankortasuna, aldiz, berdin mantendu da
Confebaskek enpresa finantzaketaren gainean egindako azken txostenaren arabera %5 jaitsi da bai enpresa txiki eta ertainen (ETE) bai enpresa handien finantzaketa kostua. Bestalde, abuztuan %16,4 hazi dira enpresei emandako kreditu berrien kopurua: ETEei bideratutakoak %21,3 igo dira, eta enpresa handiei bideratutakoak %10,4.
Kontutan eduki behar da euriborra azken 22 hilabeteetako mailarik baxuenean kokatu zela irailean, eta hamar urteko bonuek bi urteko mailarik txikiena markatu zutela. Arrisku-primak ere 2022ko urtarriletik izandako daturik apalena izan zuen, 81 oinarrizko punturekin.
Bankuen berankortasunak bigarren hiruhilekoan 2008. urteaz geroztikako mailarik baxuenean aurkitzen da, %4ean. %45 murriztu da bankuez besteko finantzaketa, urteko lehen seihilekoan.
Aitzitik, enpresen berankortasuna berdin mantendu da urteko lehen hiruhilekoan, %4,1ean, aurreko urteko hiruhileko beraren aldean. Datu hori 2008. urtetik izandako mailarik baxuenetarikoa da.