Astelehenetik aurrera Bilbon ezin izango da gidatu ibilgailu kutsakorrekin
Lehen hiru hilabeteetan gidariek ez dute zigorrik jasoko araudia ez betetzeagatik
Bihar, hilaren 15a sartuko da indarrean Bilbon emisio gutxiko eremuak arautuko dituen araudia. Larunbata denez, ekainaren 17an hasiko da aplikatzen. Horrela, 07:00etatik 20:00etara, lanegunetan, ibilgailu oso kutsatzaileek murrizketak izango dituzte eremu hauetan sartzeko. Dagoeneko, gaurtik emisio gutxiko eremuen sarrera guztietan seinale bertikalak egongo dira, DGT MOV 21/3 instrukzioaren arabera ibilgailu kutsagarri eta oso kutsagarrietarako sarbidea mugatuta dagoela adierazten dutenak.
Araudian jasotzen den bezala, lehen hiru hilabeteetan, ez da zigorrik jasoko neurria ez betetzeagatik. Baina arau-hausleak jakinarazpen bat jasoko du etxean, egindako ez-betetzearen berri emateko, eta araua errespetatzeko kontzientziatzeko helburuarekin.
Denera 22 seinale bertikal egongo dira EGEra sartzeko puntuetan jarri direnak. Gainera, emisio gutxiko eremua hurbil dagoela ohartarazteko, 39 seinale bertikal gehigarri jarriko dira eta informazio-seinale gehiago jarriko dira Artxandako tuneleko sarbidean. Seinale horiez gain, 30 seinale horizontal egongo dira asfaltoan margotuta hodeiaren sinboloarekin. Halaber, irteerako erreietako 29 puntutan ere seinaleak jarriko dira, gidariek jakin dezaten eremu mugatua amaitu dela.
Aireraren kalitatea hobetzea
Bestalde, Nora Abete alkateorde eta Mugikortasun eta Jasangarritasun zinegotziak nabarmendu duenez, Bilboko EGEk "hiriko airearen kalitatea hobetzea du helburu, ibilgailuen trafikoak eragiten duen inpaktuan eraginez". Era berean bihar indarrean sartuko den neurria klimaren aldaketaren aurka borrokatzeko "funtsezko proiektua" dela azaldu du.