Azpiegitura fotovoltaiko bat eraiki dute Iberdrolak eta beste bost euskal enpresek Salamancan
Ingeteam, MESA, Elecnor, Gonvarri eta Jema Energy enpresen laguntzarekin gauzatu dute instalazioa, eta 50 MWko gaitasuna izango du
Azpiegitura fotovoltaiko berri bat eraiki du Iberdrolak Salamancan. 50 MWko gaitasuna izango du, eta Villarino de los Aires herrian egin dute instalakuntza. Hala, konpainia elektrikoak Euskal Herriko beste bost enpresekin burutu du instalakuntza: Ingeteam, MESA, Elecnor, Gonvarri eta Jema Energy.
Ibedrolak 33 milioiko inbersioa egin duela jakinarazi du. Istalakuntza berriak 110.000 modulu fotovoltaiko izango ditu, 26.000 etxeetarako energia sortuz. Era berean, konpainiatik azaldu dutenez, urtean 12.000 CO2 emisio murriztuko ditu.
Planta fotovoltaikoaz gain, Iberdrolak inguruko flora eta fauna babesteko hainbat neurri hartu dituela ere azaldu du. "Bertako aniztasun biologikoaren kontserbazioa eta energia berriztagarrien inguruko proiektuak uztartzea" dutela helburu azaldu dute.