Bene Bono start-up frantziarra Gasteiz eta Bilbora ailegatu da
Tokiko ekoizleekin egiten du lan Bene Bonok, berez zaborretara doazen elikagaiak merkaturatuz. Urte hasieratik 153 barazki eta fruta tona salbatu ditu Espainian
Zaborretan bukatzen duten barazki eta fruta ekologikoak “salbatzeaz” arduratzen da Bene Bono start-upa. Frantzian sortu zen 2020an, eta urte hasieran Espainiako estatuko hainbat hirietara (Madril, Bartzelona, Valentzia eta Zaragoza) iritsi ostean, Gasteiz eta Bilbon ere euren zerbitzua eskainiko du enpresak.
Tona bat barazkik eta frutak zaborretan ez bukatzea da Euskal Herriko bi hirietarako start-uparen helburua. Izan ere, egun jaki asko botatzen da desitxuratuak daudelako edota orbanak dituztelako. Hala, Bene Bonok azaldu duenez, urte hasieratik 153 barazki eta fruta tona salbatu ditu Espainian, 45.900 kg CO2 isurketaz saihestuz eta 76.000 litro ur aurreztuz. Tokiko ekoizleekin lankidetzan aritzen dira, eta hauek salduko ez dituzten produktuak erosten ditu Bene Bonok.
Harpidetza saski bidez funtzionatzen du. Barazki eta fruta nahi duen orok Bene Bonon harpidetuta egon behar du, gero jaki horiez gozatzeko. Start-uparen arabera, dendetan aurki daitezkeen produktu ekologikoak %30 merkeago saltzen dituzte. Etxez-etxeko zerbitzua eskaintzen du, eta orain saskiak jasotzeko bederatzi puntu zabaldu ditu Bilbon, eta beste hiru Gasteizen.