Biodibertsitateari eragindako kalteen %47 ezkutatzen dute energia konpainiek
EHUko ikerketa baten arabera, eragindako kalteen ardura arintzeko estrategiak garatzen dituzte enpresa handiek
EHUko azterlan baten arabera, energia enpresa handiek euren jardueran biodibertsitateari eragindako kalteen ia erdia ezkutatzen dute. Unibertsitateko ikerketa talde batek 30 konpainietako 47 gertakari aztertu ditu, eta kalteen %47 estaltzen dutela ondorioztatu dute.
Ikerketak dionez, naturan inpaktu negatibo bat sortzea euren “ardura leuntzeko estrategiak” erabiltzen dituzte. Gainera, aztertutako 30 konpainietatik 22k ez dute euren jasangarritasun txostenetan kalte hauen inguruko deus aipatzen.
"Europako zuzentarauek enpresa handiak behartzen dituzte ingurumenarekin eta biodibertsitatearekin lotutako dokumentuak argitaratzera, baina ez dago erabat zehaztuta horietan agertu behar den informazioa. Bakoitzak erabakitzen du zein alderdiri buruz hitz egin. Beraz, askatasunez jarduten dute eta euren irudia leuntzen dute ", adierazi du Goizeder Blanco azterlanaren egileetako batek.
Are gehiago, biodibertsitateari kalte egiten dien jardueren %23 soilik azaltzen dute argi energia konpainiek, eta beste gertakari asko lausoki komunikatzen direla dio ikerketak.