Gailu elektrikoen bilketa guneak jarriko ditu Emausek
Gida informatibo bat ere sortu du fundazioak, herritarrek informazioa eskuragarri edukitzeko gailuak birziklatzerako orduan
Emaus Gizarte Fundazioak abian jarri du Gailu Elektriko eta Elektronikoen Hondakinen (GEEH) berreskurapena sustatzeko kanpaina. Urriaren 14an GEEHen eguna ospatzen da, eta horren harira sortu da egitasmoa. Helburua da herritarrak kontsumo arduratsuaren inguruan sentsibilizatzea da, eta horretarako bilketa-puntuak ezarri dituzte hainbat saltokitan. Emausen ekimenak ekonomia zirkularrean jarri nahi du fokua, baliabideen iraupena eta kutsaduraren murrizketa ahalbidetuta.
Gainera, fundaziokoak konturatu dira gaiaren inguruko informazio falta dagoela. Horrexegatik, herritarrei zuzendutako gida informatibo bat prestatu dute, jakinarazteko GEEH-ak nola eta non birziklatu. Hala, xedea da herritarren artean tresna elektronikoen birziklapenari buruzko informazioa hedatzea eta tresna horien berrerabilpena erraztea.
Aldi berean, kanpainak Gipuzkoako saltokien laguntza du, eta enplegu inklusiboa ere sortzen du, hau da, bazterketa-arriskuan dauden pertsonentzako lan-aukerak eskaintzen ditu. Ekimen hau Europar Batasunaren NextGenerationEU planaren (Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia planaren) barruan kokatzen da, ekonomia zirkularra EAEn sustatzeko.