Uhinak 2024 kongresua | Argazkia: Ficoba

JASANGARRITASUNA

Klima aldaketari aurre egiteko estrategiak landu dituzte Ficobako Uhinak kongresuan

Bi egunetan zehar 160 kongresukidek hartu dute, eta eta aztergai izan dituzte kostaldeari eta itsasoari lotutako aldaketa klimatikoaren ondorioak eta etorkizuneko erronkak

Irungo Ficoban ospatu da Uhinak 2024 Klima Aldaketa eta Itsasertzeko Mugaz Gaindiko Kongresua, urriaren 23an eta 24an. Kongresu honetan, 160 kongresukide bildu dira eta aztergai izan dituzte kostaldeari eta itsasoari lotutako aldaketa klimatikoaren ondorioak eta etorkizuneko erronkak. Ficobak eta AZTI zentro teknologikoak antolatu dute, Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Foru Aldundia eta beste hainbat erakunderen babesarekin. Ekitaldiak helburu izan du mugaz gaindiko lankidetza sustatzea, itsasertzeko klima-erronkei aurre egiteko.

Bi egunetan zehar, parte-hartzaileek 50 hitzaldi eta eztabaida saio baino gehiago izan dituzte eskuragarri, eta hainbat gairen gainean aritu dira: itsasertzeko arriskuen kudeaketa, ozeanoen mugak eta muturreko fenomeno klimatikoak, besteak beste. Kongresuan, adituek tresna berriak eta irtenbide zehatzak proposatu dituzte klima aldaketara egokitzeko eta egungo egoera arintzeko.

Ihobe enpresa publikoak, Pays Basque Hirigune Elkargoak eta Nouvelle Aquitaine eskualdeak babestu dute ekitaldia, eta aldi berean, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Etorkizuna Eraikiz ekimenaren laguntza ere jaso du aurten kongresuak.