Biratu Foroa erakundeak eginiko jardunaldi bat | Argazkia: Oarsoaldea Garapen Agentzia

JASANGARRITASUNA

Enpresetan ekonomia zirkularra sustatzeko proiektua iragarri du Oarsoaldeako Garapen Agentziak

Praktika jasangarriak enpresetan integratzeko dirulaguntzei buruzko informazioa argitaratu dute Biratu proiektuan, besteak beste

Gipuzkoako Oarsoaldea eskualdean ekonomia zirkularra sustatzeko baliabide berria iragarri du Oarsoaldeako Garapen Agentziak. Proiektuak Biratu du izena, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ekonomia Sustatzeko departamentuak finantzatu du, eta eskualdeko enpresei zuzenduta dago. Zehazki, Oarsoaldea Garapen Agentziaren webgunean argitaratu dira “funtsezko” baliabide horiek.

Azaldu dutenez, proiektuarekin lortu nahi da eskualdeko enpresa-sarean ekonomia zirkularra sustatzea, eta, hala, garapen ekonomiko iraunkor eta lehiakorra bultzatzea; esaterako, “praktika jasangarriak, eraginkortasun energetikoa eta hondakinen murrizketa” lantzen dira.

Besteak beste, webgunean aurkitu daitezke Biratu proiektuaren garapenean ateratako ondorioak eta ikaskuntzak, ekonomia zirkularrarekin lotutako indarreko legeria eta araudia, baita praktika jasangarri horiek enpresetan integratzen laguntzeko dirulaguntzen gaineko informazioa ere.

Sortzaileek eskualdeko “erakunde guztiak” animatu dituzte webgunea bisitatzera, baliabideak aprobetxatzera eta “etorkizun iraunkorrago baten aldeko ahalegin kolektiboarekin bat egitera”.