Mapa | Argazkia: Gasteizko Udala

JASANGARRITASUNA

Plaka fotovoltaikoen eraikigarritasunari buruzko mapa sortu du Gasteizko Udalak hiritarrentzat

Gasteiztarrek maparen bidez jakin dezakete haien teilatuan plaka fotovoltaikoak jar daitezkeen, eta, hala bada, zenbateko inbertsioa egin beharko litzatekeen

Gasteizko Udalak eguzki-mapa sortu du, hots, energia fotovoltaikoari buruzko informazio tresna da. Zehazki, Gasteizko etxeetako teilatuek eguzki panelak jartzeko duten gaitasuna azaltzen da mapan: zenbat panel ezar daitezkeen etxe bakoitzean, zenbateko inbertsioa behar duen, zenbat diru aurrezteko balio dezakeen…

Mapa egiteko aztertu da etxebizitzetan panelak jarriz gero norabide eta inklinazio maila gorena zein izango litzakeen. 3D modeloan egin da, eraikin guztiak islatzeko, eta gainera kontuan izan dira itzala sor dezaketen zuhaitz zein mendiak. Maparen helburua da, batik bat, Gasteizen bizi den orok doan aztertu ahal izatea zein aukera dituen eguzki-energiari dagokionez, eta, hala, energia berriztagarri mota hori sustatzea.

Borja Rodríguezek ingurumen zinegotziak adierazi du energia fotovoltaikoa “etorkizun handiko iturri berriztagarria” dela eta hiriguneetan instalatzeko “erraza” dela. Horrez gain, energia iturri ekonomikoena dela ere esan du. “Prozesu honekin eraikinen gune erabilgarriak zein diren jakitea lortu da, baita gune horietan plakak instalatzeak zenbateko produkzioa edukiko zukeen jakitea ere”. Mapa eskuragarri dago ondorengo estekan.