Irudia: EnpresaBIDEA

[ZOZKETA ITXITA] Saskia irabazi (eta euskara hazi)

Nafarroako hegoaldea Euskal Herriko baratze nagusienetakoa dugu, piper, zainzuri edo orburuen lurralde. Aitzitik, bertan, eta Nafarroa erdialdean, euskara ereiteak bestelako "ureztatze sistema" eskatu du. Errigora bezalako egitasmoak gako izan dira prozesu horretan. Modu laburrean azalduta, saski formatuan Nafarroa Hegoaldeko ekoizle txikien produktuak erosteko kanpainak egiten ditu ekoizleekin berekin lankidetzan, eta eskuratutako diruaren parte bat euskara bultzatzeko askotariko egitasmo eta erakundeetara bideratzen dute. Eta, harago joanda, hori baino gehiago ere bada: Ager eremuan —Nafarroako erdi eta hegoaldean— euskara ofizial ez izanagatik ere, bertan eragin nahi du Errigorak, "eremu horretakoak propio diren elikagaiei Euskal Herrian bidea emanaz, euskaratik, euskararako eta euskaraz. Euskal Herria oinarri eta auzolana lanabes dituen ekimen herritarra da Errigora".

Udazkeneko kanpaina hasteko astebete baino geratzen ez denean, EnpresaBIDEAk, Errigorarekin lankidetzan, 65 euroan baloratutako produktu ekologikoen saskia zozkatuko du, honako produktu hauekin:

  • Piperrak
  • Zainzuriak
  • Orburuak
  • Txitxirioak
  • Pasta
  • Dilista lehorrak
  • Ardo-ozpina
  • Tomate frijitua
  • Sagar zukua
  • Konbutxa tea
  • Txokopipitak
  • Teila eko
  • Haritz ardo beltza

Nola parte hartu zozketan?

Zozketan parte hartzeko bi baldintza bete beharko dira. Batetik, EnpresaBIDEAren buletinean harpidetuta egotea. Oraindik harpidetu ez bazara, hemen eman dezakezu izena. Bestetik, behean duzun formularioa betetzea zure datuekin. Formularioa ondo ikusten ez baduzu, egin klik hemen.

Parte hartzeko azken eguna urriaren 24a izango da. Zozketa, berriz, urriaren 25ean egingo da, eta egun horretan bertan EnpresaBIDEA harremanetan jarriko da zuzenean sarituarekin.

Zorte on parte hartzaile guztiei!