Aste osorako otorduak arratsalde batean kozinatzen ikasi nahi al duzu?
Inoiz galdetu al diozu zeure buruari ea posible den egun bakar batean kozinatuz, aste osoan janari goxo eta osasuntsuz gozatzea? Gai izango al zara bi ordutan asteko otordu guztiak prestatzeko?
Alde batetik bestera korrika gabiltza gizarte honetan, oso ohikoa da janari edo elikagai osasuntsuak ez diren produktuetara jotzea, horien artean, gaur egun oso modan dagoen fast food-a edo "janari azkarra". Pertsona orok dakigu ez dela batere osasungarria astero sandwichak, hanburgesak edota janari oliotsuak jatea. Baina, ba al dakizu arazo honi aurre nola egin? Irtenbide bila zabiltza?
Basque Culinary Center fundazioak, 2024ko maiatzaren 10ean batchcooking-aren inguruko ikastaro bat antolatu du. Ikastaro honetan, aste osoko bazkari eta afariak prestatzen ikasiko duzu, egun bakar batean kozinatuta. Hori gutxi balitz, BCCko sukaldarien laguntzaz eta batchooking teknika erabiliz, plater aberats eta osasuntsuak prestatzen ikasiko duzu.
EnpresaBIDEAk, BCC fundazioarekin lankidetzan, ikastaro honetan parte hartzeko sarrera bat zozkatuko du. Datorren maiatzaren 10ean egingo da ikastaroa, arratsaldeko 18:00tatik gaueko 20:30tara bitartean. Kozinatzeko prest?
Nola parte hartu zozketan?
Zozketan parte hartzeko bi baldintza bete beharko dira. Batetik, EnpresaBIDEAren buletinean harpidetuta egotea. Oraindik harpidetu ez bazara, hemen eman dezakezu izena. Bestetik, behean topatuko duzun formularioa betetzea. Formularioa ondo ikusten ez baduzu, egin klik hemen.
Parte hartzeko azken eguna maiatzaren 6a izango da, eta egun horretan egingo da irabazlea aukeratzeko zozketa. EnpresaBIDEA harremanetan jarriko da zuzenean irabazlearekin.
Ez galdu aukera eta zorte on parte-hartzaile guztiei!