Gaztetatik ibili da landa eremuak eskaintzen dituen lan aukeren artean ogibide ezberdinak jorratzen. Turismo arloan gidari eta informatzaile gisa jardun du urte luzez, baita Zangozaldeko AEK-n aritu da irakasle moduan. Gu Pirinioan Nafar Pirinioetako Planeko teknikari gisa ere ibili da eta 2021. urtean enpresa-proiektu bati ekion dio Burgin beste 4 gazterekin batera, garagardo artisauaren ekoizpenean datzana. Hiritik herrirantzako ibilbidea egin du unibertsitate ikasketak Bilbon amaitutakoan, eta Erronkaribarrean ezarri da. Herri txiki bat kudeatzeko lanetan ere badabil, Burgiko zinegotzi moduan.