Ingurumen politikan eta ekonomian irakaslea da The Open Universityn (Erresuma Batua) 2022tik, eta Cambridge unibertsitatean irakasle afiliatua (2014tik). Nature Sustainability zientzia aldizkarian editore izan zen 2017tik 2021era. Aurretik, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan eta Oxford unibertsitatean egin zituen ingurumen zientzia eta politika ikasketak. Basque Centre for Climate Change (BC3) zentroan bisitaria izan da 2011an.
Ikerketan dihardu ekonomia ekologiko gaietan, eta ingurumen politiken eraginkortasuna eta inplementazioan. Berria egunkarian eta EITB Irratian kolaboratzen du, jasangarritasunari buruzko gaiak jorratzen.